Full bibliography
Argi-izpiak txarrantxen artean: 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko
Resource type
Authors/contributors
- Torrado, Maria Ruiz (Editor)
- Legrand, Oihana Etxebarrieta (Editor)
- Jimenez, Laura Vara (Editor)
Title
Argi-izpiak txarrantxen artean: 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko
Abstract
Esku artean duzun liburu hau, gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa. Hainbat lan eta ikuspegiren arteko elkarrizketa bilatzen saiatu gara, argi-izpi ezberdinak ekartzeko asmoz, kartzeletako barrunbeetako zenbaitez ohartu eta hausnartzen jarraitzeko. Izan ere, eztabaida sustatu, gogoeta kolektiboa bultzatu eta gizartean gaia azaleratzen segitu nahi dugu, betiere analisi feminista bidelagun izanik. Askotariko iritzi eta ikusmoldeak topatuko dituzu hemen; espetxe-sistemaren izaera diskriminatzailetik hasiz, itxialdiari aurre egiteko emakume espetxeratuek dituzten erresistentzia-mekanismoekin jarraituz, euskal gatazkaren testuinguruko hainbat esparru jorratu eta emakume presoekin zuzenean lanean dauden profesionalen hainbat ekarpen jasotzeraino. "Momentu aluzinagarria" aipatzen du Eva Forestek espetxetik idatzitako gutunetan; horri buruz hitz egin eta kontatzearen beharraz mintzo da. Espetxea, tortura, errepresio-sistema... bizitzea egokitu zaien pertsonen alboan egon gaitezen, bestelako egitura batzuk amestu ditzagun. Ziur aski, ezin da kartzelaz idatzi barruan egon gabe. Baina doazela argi-izpi batzuk, elkarren berotasuna senti dezagun, momentu batez bada ere.
Publisher
Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
Date
2019
Language
baq
ISBN
978-84-8438-698-8
Short Title
Argi-izpiak txarrantxen artean
Accessed
7/31/24, 10:30 PM
Library Catalog
dialnet.unirioja.es
Citation
TORRADO, Maria Ruiz, LEGRAND, Oihana Etxebarrieta and JIMENEZ, Laura Vara (eds.), 2019. Argi-izpiak txarrantxen artean: 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko. Online. Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano. ISBN 978-84-8438-698-8. Available from: https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=922150 [Accessed 31 July 2024].
POEPOLIT
Link to this record